FarmaPremium

 
 
Farmapremium nazio mailako lehen fidelizazio-programa da, soil-soilik farmazia-bulegoko bezeroei zuzendua. Puntu-sistema batean oinarritzen da; sistema horrek bisitak errepikarazi eta batez besteko tiketa handitzen du, lortutako puntuen truke deskontuak egiten baitira programari atxikia dagoen edozein farmaziatan. Baina askoz gehiago ere badago, hala nola eskaintza espezifikoak, laginak, opariak...
 
Farmaziek eta bezeroek webgunea eta gune mugikorra dituzte erabilgarri saldoa kontsultatu, eskaintza pertsonalizatuak jaso eta historikoa ikusteko. Datu-basea tresna indartsua baina oso intuitiboa da, bezeroak eta beren erosketa-ohiturak karakterizatzeko aukera ematen duena.
 
FarmaPremium-i esker, bezeroak %94ko fidelizazioa du txartela eman dion farmazian, eta batez besteko tiketa ere %15 igotzen da azken 6 hilabetean.
 

Atzo, gaur eta bihar

2013an, hedapen geografikoaren I. fasea sendotu zen, hiru akziodunen eskutik (Cruzfarma, Fedefarma eta Farmanova taldea). Hazkundea ez da gelditzen: Madril, Guadalajara, Alacant eta Murtzian errotu eta gero, Melilla eta Galiziako farmazietara ere zabaldu da.
 
 
Horrela, nazio mailako ezarpena errealitate bat da dagoeneko. Hona hemen 2014ko azaroko datuak: 300.000 bezero txartela dutenak eta 2.000 farmaziatik gora atxikita, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariar uharte, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madrilgo Erkidego, Valentziako Erkidego, Extremadura, Galizia, Balear Uharte, Errioxa, Melilla, Nafarroa, Euskadi eta Murtziako Eskualdean.
 

Orain II. fasea abiatzen da, hedapen kualitatibokoa.

Orain, are eta hobeki fidelizatzen dugu, fidelizazio adimendunaren estrategia erabiliz. Farmazia-bulegoentzat garrantzitsuenak diren taldeei zuzendutako kanpainak abiarazten ditugu: 30 eta 50 urte bitarteko emakumeei, erosteko ahalmen ertain-handiarekin eta seme-alabekin.
 
Familiaren osasunaz arduratzen dira, erosketak maiz egiten dituzte, eta batez besteko tiketa gainditzen dute, kategoria guztietan: kosmetika, dietetika eta nutrizioa, haurrentzako arreta... Ongizatea lehentasuna da; beraz, irudi berri bat lantzen ari da, femeninoagoa, dotoreagoa eta premium itxurakoa, haiek harekin identifikatzeko modukoa.
 
Horretarako, aldizkari berri bat sortu dugu: VIVA; bakarra sektorean, unibertso berri horrekin hobeki konektatzeko. Badira beste berrikuntza batzuk ere, adibidez, Farmapremium FM marketin-audioko kanala.
 

Orain ere hobeki azaltzen dizugu.

FarmaPremium, betidanik, datuez fidatu da proposamen arrakastatsuak zuzentzeko, eta farmaziarekin partekatu ditu horiez ere elika dadin. Score Card berria bi urtean behin egiten den laburpena da, eta bertan aise ikusten dira datuak beren testuinguruan.
 

Eta gehiago saltzen ere laguntzen dizugu.

E-commerce berria farmazia-bulegoaren plataforma osagarri bat da, eta internet bidez saltzeko aukera ematen du. Haurdunaldian erabiltzeko saskitxo berriak FarmaPremiumen onurak zabalduko ditu ziur aski zure interesekoa ere baden segmentu horren inguruan.
 
 
FarmaPremium nabarmentzen da, farmazietarako lehen fidelizazio-programa, dagoeneko plataforma multikanal bilakatu dena. Konpainiari aukera ematen dio farmazia-kanalerako zifra garrantzitsuak eskaintzeko: bezeroak %94ko fidelizazioa du txartela eman dion farmazian, batez besteko tiketa ere %15 igotzen da azken 6 hilabetean...