Cruzfarma

Liderrak farmazia arloan, adituak osasun arloan

1.- Hasiera

Cruzfarma 2009an sortu zen, salmenta eta zerbitzuen alorreko talde bat bezala, farmazia-bulegora eta horren arazoetara nabarmen bideratua; etorkizunari begira lan egin du beti, eta berrikuntza landuz erosketa profesional baten kudeaketa eraginkor batean.
 
Honako hauek dira, ibiltzen hasi zenetik, Cruzfarma osatzen duten kooperatibak, bakoitza bere probintziako buru delarik: COFARCIR, Ciudad Realeko kooperatiba farmazeutikoa; COFARME, Menorcako kooperatiba farmazeutikoa; DFG (UFGren eta Guifarco-ren arteko fusioa, azken hori Cruzfarmako kidea hasiera-hasieratik), Gipuzkoako banatzaile farmazeutikoa; Novaltia sozietate kooperatiboa (Aragofar eta Vascofar elkartzearen ondorioa den kooperatiba); eta RIOFARCO, Errioxako kooperatiba farmazeutikoa.
 
Unnefar, enpresa farmazeutikoen batasuna, 2013ko uztailean sortu zen, eta UNNE taldeko eta Cruzfarma taldeko konpainiek osatutako bigarren mailako kooperatiba horren sorreraren ondorioz, Cofas eta Nafarco –DGFk bazituen lehendik ere Guifarcoren akzioak– eskubide osoko kide gisa sartu dira Cruzfarman; horrela, banaketa farmazeutikoan aritzen diren 7 konpainiak dute partaidetza Cruzfarman, guztira 3.000 farmaziari baino gehiagori zerbitzua ematen dietenak. Gainera, Cofarcu, Cuencako kooperatiba farmazeutikoa, bezero gisa sartu da taldean.
 
Sektorearen bilakaera eta aldaketen ondorioz, enpresak hasierako ikuspuntua berrorientatu eta farmazia-bulegoaren unean uneko beharretara egokitu da, soluzioak eta tresnak planteatuz farmazeutikoek beren negozioak indar ditzaten.
 
Cruzfarmak balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzen ditu farmaziarentzat, lehiakideek eskaini ezin dituzten kostu elkartu batzuekin, gainera.
 

2.- Cruzfarmaren balioak

Cruzfarmak sinergiak bilatu nahi ditu, honako helburu hauek gauzatze aldera: eraginkortasuna hobetu, banaketa farmazeutikoaren sektoreko zortzi konpainiaren erosketa-indarra bildu, merkatuan indar handiagoa lortu, laborategiekiko negozio-gaitasuna handiagotu, eta etekinak bazkide farmazeutikoei helarazi.

Balio komunak eta filosofia partekatua dugu, banaketa farmazeutikoaren orainari eta geroari ikuspegi kooperatibo batetik begiratzeko; horrela, konpainien batasunak banaketa farmazeutikoaren egungo ereduaren etorkizuna ziurtatzen du, hau da, bazkide farmazeutiko jabekidearen aldeko apustua egiten duen ereduaren geroa.

Honako hau da Cruzfarma:

  • Lankidetza
  • Zerbitzuak
  • Hurbila
  • Onurak
  • Gardentasuna
  • Abantailak
  • Kudeaketa
  • Futuro
  • Etorkizuna
  • Fidelizazioa
 

3.- Cruzfarma zerbitzuak

Farmazia-bulegoak gero eta zerbitzu gehiago eskatzen ditu.
 
Cruzfarma konpainia aitzindaria da kide dituen farmazien errentagarritasuna hobetzeko kudeaketa-tresnak eta zerbitzuak abiarazten.
 
Dagoeneko finkatuta dauden zerbitzuak, hala nola nazio mailako lehen fidelizazio-programa kooperatibetako kide diren farmazientzat, edo berri-berrienak, adibidez, honako hauek:
 
 
  1. Farmazia arloko webguneak
  2. Checkfarma
  3. FarmaPremium E-Commerce
  4. Cruzfarma FM
  5. Marketing-aholkularitza eta kategorien araberako kudeaketa.
  6. “Ikasi farmazian jaten” programa
  7. Analisi genetikoak.
 
Cruzfarmashopping.com, LOPD, mistery shopper, merkatu-azterketak…