Kooperatiba

2013ko uztailean sortu zen, Aragofar –liderra Aragoin– eta Vascofar –banatzaile nagusia Euskadin– elkartu eta gero; Novaltia mugarria izan zen sektorearen barnean, arrakasta lortu zuen lehen esperientzia izan baitzen Espainian, banatzaile farmazeutikoak elkartzearen esparruan.p>

200 trabajadores en 4 centros logísticos- Zaragoza, Zaratamo (Bilbao), Vitoria y Calatayud- atienden a más de 1.000 socios gracias a la fuerte implantación regional; más del 74% en Aragón y en torno al 30% en Bizkaia y Álava.

1. Hasiera

Aragofar Aragoiko kooperatiba farmazeutikoaren historia

Vascofar Euskadiko kooperatiba farmazeutikoaren historia

 

Aragofar kooperatibaren historia.

Aragofar kooperatibako lehendakari (1988-2007) Ana María Lagunasen eskutik

Nire ikuspuntutik, hiru etapa egon dira Aragofar kooperatiban, nabarmen bereizten direnak, eta, gutxi gorabehera, izan ditugun hiru egoitza sozialekin bat datozenak: hasiera San Vicente de Paúlen, hedapena Tenor Gayarren, eta teknifikazioa Garraioaren Hirian.

Hasierako etapa zaila izan zen: Aragofar 1967an sortu zen ermandade farmazeutiko gisa, sektore guztian piztu zen korronte kooperatibistaren barnean. Orduan enpresa bat erosi zen, biltegia ere bazuena, Zaragozako San Vicente de Paúl kalean; lokal berralokatuak ziren, 600 m2 baino gutxiagokoak. Ondare-egoera penagarri batek ustekabean harrapatu zuen erosleen fede ona: hogeita hamar milioi pezeta kolusio-letretan eta alde izugarria ondarezko garbi errealean, hain zuzen ere, berrogeita hamabost milioi pezeta. Enpresak %8ko merkatu-kuota zuen, eta beste lau banatzaile zituen lehiakide Zaragozan (Plaza Caldeiro, Juste, Jiménez eta Safa). 1971n, egoera hori ezagutu eta gero eta entitatea desagertzeko arriskua ikusita, Acofar kreditu-kooperatibako lehendakari Felipe Vitoresek esku hartu zuen.

  

 

Zuzendaritza-batzordea berritu eta Antonio Loste sartu zen lehendakari, eta Pilar Manso idazkari. 1972ko otsailean Honorio Gómez hasi zen kudeatzaile, eta lanean aritu zen harik eta jubilatu arte, 2007ko abenduan. Felipe, Antonio, Pilar eta Honorio, zuzendaritza-batzorde ausart eta bizkor batekin batera, geroan Aragofar izango zenaren lehenengo zumeak jartzen aritu ziren..

1973tik aurrera, nire ibilbide profesionala eta kooperatibarena batu egin ziren, eta ez ziren bereizi nire farmazia saldu nuen arte: hirugarren batzordekide 1978ra arte; kontseiluko idazkari 1986ra arte; kontu-hartzaile 1988ra arte; eta lehendakari 1988tik 2007ra arte.

Aragofar kooperatibak gero eta bazkide gehiago hartu zituen, eta konfiantza irabazita, merkatu-esparrua zabaldu zuen; horrela, 1980an biltegi berria erosi zuen, 5.000 m2-koa, Zaragozako Tenor Gayarre kalean.

Egitura berriarekin hedapen-etapa bat hasi zen, sektorean egonkortasun erlatiboa izandako urte batzuez baliatuta. 1982tik aurrera, Plaza, Juste eta Jiménezen biltegiak itxi ziren, eta bazkideen sentimendu kooperatibista gero eta handiagoa zen. 1989an, gaur egungo zuzendaritza-taldeko kideak sartzen hasi ziren. Zerbitzu berriak ematen zitzaizkion Aragofar kooperatibari, salmentak eta etekinak handiagotu ziren, eta horien onurak, beti bezala, bazkideen artean banatu ziren.

1999an, 18.5000 m2-ko nabe bat eraikitzen hasi ginen Garraioaren Hiriko lursail batean. 2000. urteko irailean, instalazio berrietara joan ginen; 2001eko ekainean inauguratu zituen orduko zuzendari Luisa Fernanda Rudi andreak.

 

 

Horrela hasi zen berrikuntza teknologikoa ekarri zuen etapa; orduan informatika eta robotikaren arloko punta-puntako aurrerapenak sartu ziren kooperatiban, ezinbestekoak etorkizunari segurtasunez aurre egiteko.

2005eko azaroan, Aragofar kooperatibak kalitateko sistema integratuaren ziurtagiria (ISO 9001) jaso zuen, baita Ingurumenarena ere (ISO 14001); eta 2006an, Pilot saria eman zioten bere bikaintasun logistikoarengatik enpresa handien arloan, bere lidergo teknologikoari aitorpena eginez.

2007ko apirilean, nire farmazia-bulegoa traspasatu eta Aragofar kooperatibako zuzendaria izateari utzi nion. Batzar Nagusian hauteskundeak egin eta gero, nire lankide eta lagun Manolo Espuny hasi zen lan horretan.

Urte horietan guztietan zehar ikasi dut kooperatiba bat ondo bidean ibiliko bada, ez dela bakarrik zuzendarien eta langileen lana behar, baizik eta bazkide eta jabekide guztien elkarlana, gogo bizia eta adorea. Eta harro esan behar dut inoiz espero daitezkeen bidelagun onenak aurkitu ditudala bidean.

Eskerrik asko denei kooperatiba gaur dagoen tokira eramateagatik; eskerrik asko geroari begira ere laguntzeagatik eta egungo farmazia-ereduari eusteagatik, eta eskerrik asko, baita ere, kooperatibaren mundua barnetik ezagutzeko aukera emateagatik.

Ana María Lagunas, Presidenta de Aragofar (1988-2007)

 

Vacofar kooperatibaren historia

Vascofar kooperatibaren historia 1999an bildu zuen Zuzendaritza-batzordeak, 50 urte bete zituenean, eta duela mende erdia baino lehenago oraina hobetu nahian etorkizuna ikusten jakin eta beren jakintza, esperientzia eta ahaleginak batu zituzten haiei eskainia da; izan ere, haiei esker, farmazia-bulegoek kohesioa, indarra eta ordezkaritza izan zituzten Vascofar Euskadiko Kooperatiban, eta, horren ondorioz, zerbitzu eta eraginkortasun handiagoa lortu zuten beren interes indibidualak hobeki defendatzeko, betiere elkartasun eta kooperatibismoaren barruan. Era berean, beren lan eta ahaleginaren bidez hasierako farmazeutikoen ametsa –kooperatibismo baten aldeko apustua– bete zuten haiei ere eskainia da; izan ere, kooperatibismo horrek beren hartan mantentzen ditu oraindik ere sortu zeneko printzipio haiek.

1999. Kontseilu errektorea
  • Lehendakaria: Ángela García Docio andrea
  • Lehendakariordea: F. Javier Ojanguren Madarieta jauna
  • Idazkaria: Rosario Echeverría San José andrea
  • Diruzaina: Luis María Domínguez Salaverría jauna
  • 1. batzordekidea: Alvaro Sarmiento Elias jauna
  • 2. batzordekidea: Carmen Pilarte Pilarte andrea
  • 3. batzordekidea: Javier Saenz de Buruaga jauna
  • 4. batzordekidea: Juan A. Uriarte Goiricelaya jauna
  • 5. batzordekidea: Carmen Narvarte Borreda andrea
  • 6. batzordekidea: M. Cruz Carrascal Berrueta andrea
  • Kontu-hartzailea: Angel Ruiz Tello jauna
  • Kontu-hartzailea: José Ignacio Peña García jauna
  • Kontu-hartzailea: M. Carmen Arrazola Arrien andrea

 

Vascofar kooperatibaren sorrera eta historia

Egun hauetan bizitzen ari garen alaitasunek eta pozek ez digute galarazi behar gogoratzea gure kooperatiba sortu zenean inguruan genuen kontrako giroa, erreakzionarioa ere bazena zenbaitengan.

Drogen biltzaileek, joan den mendeko 40ko hamarkadan bitartekaritza-lana monopolizatzen zutenek soil-soilik irizpide espekulatiboekin, Auzitegi Gorenera ere jo zuten Bilboko Kooperatiba Farmazeutikoaren eraketa eta abiatzea onetsi zuen Administrazioaren Ebazpenaren aurka. Auzitegi Gorenak, berriz, arrazoia ukatu zien.

Oraindik ia 10 urte igaro behar izan ziren epaitegi-auziekin, eta lan handia egin egin behar izan zen ministerio-bulegoetan bakea erdiesteko; kooperatibek legea guztiz betetzen zutelako aitorpen esplizitua egin zen orduan. .

Horri erantsi behar zaio lan solidarioa egiten zela, irabazi-asmorik gabea, eta, edozein moduz, gizartea hobetzera bideratutakoa; ez da harritzekoa orduan gero eta kooperatiba gehiago sortu izana, modu azkarrean, lurralde nazionaleko luze-zabal guztian.

Nolanahi ere, eta “oztopo guztien gainetik”, 1949an Vacofar sortu zen zenbait lagun farmazeutikoren adore eta argitasunari esker; izan ere, ohartu egin ziren kolektiboak sentitzen zuela bakarka eta elkartu gabe ez zutela aurrerabiderik, eta are gutxiago etorkizunik. Horrekin, bukatu zen soilik haien interes eta nahien alde aritzen ziren biltegi-enpresen “zapalketa” jaso behar izatea.

1950etik 1990era bitarteko hamarkadak ekimena sendotzeko urteak izan ziren, ofizioa ikasi eta konfiantza eta zerbitzuen nahiz elkartasunaren espiritua sortzekoak.

 

1990eko hamarkadaren hasieran bertan antzematen zen jada zerbait aldatzen hasia zela gure mundu kooperatiboan. Barneko “mugak” erortzen hasi ziren beste biltegi batzuk sartzen ari zirelako, bai nazionalak, bai Europako beste herrialde batzuetakoak. Medikamentuak eman eta banatzeko arau berriak, laborategi farmazeutikoen fusioak... horiek ere lagundu zuten 1950eko hamarkadan lortutako bakeari akabera ematen, harrezkero “liskarrak”, ezinegonak, ziurgabetasuna eta halakoak sortu baitziren; orduan “buruak elkartzeko” joera bat izan zen, bizirik irauteko helburuak lortzeari begira.

Modu aktiboan parte hartu genuen esparru nazionaleko erosketa-zentral –Edifa– baten eraketa bultzatzen, eta horrek erosketak optimizatzeko aukera eman zigun. Haren bidez, OTC generikoen eta preskripzio-generikoen esparruan sartu ahal izan ginen etorkizunerako apustu gisa; horrek ikuspegia eta erabakiak izatera behartzen gintuen epe ertain-luzean. Gure biltegiak robotizatu genituen, eta teknologia berriak etengabe sartzen ziren gurean...

Bazkideekin hiltzeraino goaz, “kimika ona” dugulako; elkarren ondoan 50 urte emanez lortu dugu hori. Kalean aditzen den “esperimentuak, gaseosarekin” esamolde hori ondo aplika dakioke oraingo une honi, “arrotzak” iristen ari baitira..

Gure historia komunak luze joko du oraindik ere.

 

Hedapena eta hazkundea 

Garai heroikoak haiek, 1949tik 1961era, General Concha kaleko 13. zenbakian alokatu genituen 285 m2 haiek aprobetxatu beharra, eta nola! produktuak jaso, bildu, eskaerak prestatu, administratu... Hasiberrien gogoaz eta beteranoen seriotasunaz. Gure bidea egiten hasiak ginen, estu-estu eta soiltasunez bazen ere!

Adibide bat aipatzeagatik, merkantzien ordainketa eta gastu orokorrak –langileenak barne– finantzatzeko, hasierako zuzendaritza- batzordeak eta bazkide fundatzaile batzuek 25.000 pezetako –zifra handia orduan– kreditu pertsonal bat eskatu behar izan zuten Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren bitartez.

 

Hasierako Zuzendaritza Batzordea
  • Lehendakaria: Victoriano Miguelez Penas jauna
  • Idazkaria: Felipe Vitores Puras jauna
  • Diruzaina:Honorato Gómez Izarduy jauna
  • 1. batzordekidea: Jesús Eguileor Llandera jauna
  • 2. batzordekidea: Tiburcio Ellacuría Beascoechea jauna
  • 3. batzordekidea: Martín Egurrola Zuloaga jauna
Zaintza-kontseilua
  • Víctor Llorente Balanzategui jauna
  • José Uriarte Zuloaga jauna
  • Manuel García Otero jauna

1961. urtearen bukaeran Particular de Costa kaleko 8-10 zenbakietara joan ginen, eta gero 12 eta 14ra ere zabaldu zen; kasik luxu bat izan zen hasierako 700 m2 haietatik ia 1500m2-etara pasatzea 1965eko bukaeran, baina aurreko giro estu eta itogarritik ateratzeko aukera eman zigun.

Zaratamon gaude 1975etik, eta gurea den lokal horrek 10.000 m2 eraikiko azalera du, biltegiaren eta bulegoen artean, gure lana guztiz eroso egiteko nahikoa leku eskainita.

Lehenbiziko hedapen geografikoa 1979an gertatu zen, Vascofar kooperatibak 806 m2-ko biltegi bat erosi zuenean Gasteizko Monseñor Estenaga kalean; orduan hiri-ingurua zen hura, baina gaur egun Arabako hiriburuaren erdigunean dago.

Hasiera hartan 40 bazkide ginen, eta astean hiru aldiz ematen genuen zerbitzua, kostu-arrazoiengatik, eta %5eko kuota genuen lurralde horretan. Benito Ormazábal jauna, ospe eta adore handiko farmazeutikoa, Arabako lankide batzuen buru aritu eta Vascofar kooperatibak bere nahia gauzatu zuen: biltegi kooperatiboa izatea, etorkizunari begira jarrita.

Gaur, 1999an, 20 urte joanda, bazkide-kopurua bikoiztu egin da, eta hasierako merkatu hura halako bost da gaur egungoa.

Bigarren hedapena 1987an izan zen, CO.FA.SA (Colegiados Farmacéuticos Alaveses SA) Vascofar kooperatiban sartu zenean.

Urte hartan bertan eta hurrengoan –1988an–, Vascofar kooperatibak produktu farmazeutikoen merkatuan zuen esparrua handitu eta dibertsifikatu zuen, eta, aldi berean, bere bazkideen kudeaketa erratu zuen horren alderdi garrantzitsu batean.

Lehenik eta behin, Alorva –Almacén Ortopédico Vascongado– enpresaren kudeaketa Vascofar kooperatibako operatiba funtzionalean eta zuzendaritzan izandako integrazioaz ari gara. Kudeaketa globalean izandako hobekuntzaz aparte, bazkidearen esku zeuden parafarmazia eta ortopediako artikuluak 400 izatetik 8.000 izatera igaro ziren.

1989an, beste urrats bat egin zen zerbitzua hobetze aldera, itzulketak FEDECO enpresan zentralizatu baitziren; drogeria-produktuak merkaturatzeaz arduratzen zen garai bateko enpresa zen hura, eta Vascofar kooperatibatik egin zen haren zuzendaritza-lana.

Alorva enpresari lotutako kooperatibek, eta, beraz, haien bazkideek ere, kudeaketa arinago eta ekonomikoki positiboago baten onura berenganatzen zuten, hain zuzen ere, itzulketena bezalako arlo korapilatsu batean.

Eta ordutik hona, kooperatiba lanean aritu eta ari da eraginkortasuna nola hobe dezakeen gogoan duela, betiere nortasun kooperatibistari uko egin gabe.

Gaur egungo instalazioen itxura omenaldi onena da beren ahaleginaren bidez –alde edo moldez– egun batzuetan zehar bizitzarik gabe agertzen zen hura biziberritzea lortu zuten haientzat.

 

Kalkulu-erregelatik hasi eta robotikaraino, informatika ere tartean

Kooperatibaren lehen egoitzan garatutako operatiba, 1950eko hamarkadan –Concha jeneralaren kaleko lokaletan–, oso oinarrizkoa zen, pentsatzekoa den bezala.

Eskaerak prestatzeko, biltegiko langileak apalategiz apalategi ibiltzen ziren “saskia besoan” zeramatela, eskuz idatzitako eskaera-orrietan jartzen zuena betez. Jakina, administrazioaren arloan, albaranak biradera bidezko makinen bitartez egiten ziren, 4 eragiketa haiek “barraskilo-abiaduran” egiteko gauza baitziren; horiek dokumentutan agertzeko, teklatu eta inprimatze motel eta kaskarreko idazmakinak erabiltzen ziren, eta arazoak are larriagoak izaten ziren kopiak lortzeko orduan, garai hartako kalkoekin egiten zirelako.

1960ko hamarkadaren hasieran, Particular Costa kalean jada, Vascofar teknologia berrien munduan sartu zen Gispert etxeko makina italiar batzuk erosiz, ‘Tetractis’ izenekoak, 1970. urtera arte administrazio-lanak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz egiteko aukera eman zutenak. Bitartean, biltegian, eskaerak kooperatibaren hasierako denboretan bezala prestatzen ziren oraindik ere.

1970etik eta 1987ra bitarte hainbat aldaketa egin ziren lanak perfekzionatzeko, informatika eguneroko lanetan sartuz.

1975etik aurrera, Zaratamoko instalazioetan jada, oinarri teknologikoa zuten bitartekoak jarri ziren biltegian eskaerak prestatzen laguntzeko, adibidez, uhal garraiatzailea, merkantzien joan-etorriak murriztu eta erraztu zituena.

1998an, Vascofar CCS (Centro de Cálculo de Sabadell) enpresak 8 kooperatiba farmazeutikorentzat garatutako programazio eta operatiban integratu zen; hain zuzen ere, sistema bateratua landu zen programak eurora eta milurtekoaren aldaketara egokitzeko.

Pixkana-pixkana, aldaketa-prozesua abian jarri zen eskaerak formalizatzearen esparruan, eta terminalen erabilera nagusitu zen.

Eta orduz geroztik egundaino, %70 automatizatu da biltegia robotak erabiliz, eta eskaerak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz prestatzen dira orain, etorkizunari begira lan egiten duen kooperatiba baten aldeko apustuarekin bat eginez.

 

 

Hori bai, betiere bazkide farmazeutikoa jardueraren erdigunean izanik, Vascofar kooperatibak 1949 sortu zenean zuen espiritu kooperatiboa bere hartan utzita.

 

1983ko uholdeak

1983ko abuztuaren 26an, Euskadiko ehun herritik gora eremu katastrofiko izendatu ziren, Euskal Herrian euria barra-barra egin eta gero, eta uholdeak dena suntsitu ondoren. Eta dena esaten dugunean dena esan nahi dugu.

Kooperatibaren historiako episodio hura gure entitatearen aurkako erasoek lortu ez zutena lortzear egon zen: Vascofar lurraren azaletik desagerraraztea, urek eta lohiek irentsita.

Hitzak agortu egin ziren uholde haien ondorioak deskribatzeko orduan. Hondakin haiek berriz altxatzea, hondarrak atera eta ehunka tona lohi eta harri garbitu eta gero, titanen lana izan zen. Ordea, makina bat laudorio eta esker on ditu gure historiako kapitulu horrek. Langileen eta beste erakunde batzuen –bai bazkideen, bai banku-entitate batzuen– lan fisikoak, beren eskuzabaltasuna hil edo bizikoa izan baitzen egoera hartan... Esfortzu fisiko hari zuzendaritza-blokearen espirituak lagundu zion, indarra, adorea eta erabakitasuna transmititzen baitzituen, “oztopo guztien gainetik” 34 urte lehenago abiarazitako obra kooperatiboa biziberritzeko.

Hor gelditzen da lekukotasuna. Bizi izan genuen esperientziak sendotu egin gintuen, bai eta arazo berriei aurre egiteko prestatu ere; arazo berri horiek izaera desberdinekoak izango dira, noski, baina, ziur asko, gogorrak eta zailak.

 

2. Zertan aritzen garen

Osasun arloko ezinbesteko xede bat betetzen dugu, baina oso konplexua, kide diren farmaziei ia merkatuan dauden erreferentzia guztiak helarazten baitizkiegu; izan ere, 30.000tik gora dira, 600 laborategi nazionaletatik eta multinazionaletatik. Eta ahalik eta modu eraginkorrenean egiten dugu, medikamentu guztiak farmazietara –baita urrunekoetara ere– iristen direla ziurtatuta, lehenbailehen eta ahalik eta kostu txikienarekin.

 

3. Nola egiten dugun lan

Sistema automatiko bat arduratzen da eskaeren kudeaketaz, produktu guztien egoera perfektua eta kontserbazio egokia ziurtatuz. Bost robot-mota aritzen dira prozedura arin eta optimizatu batean, farmazeutikoek gainbegiratuta, laborategian hura hasi eta produktua farmazian ematen den arte.

Sistema logistiko berritzaile horrek sektoreko erreferente bilakatzen gaitu, bai nazioko mailan, bai nazioartekoan.

Lana burutzeko, garraio-ibilgailu sorta bat dugu, egunero 14.000 km egiten dituztenak 70 banaketa-bidetan.

Horri guztiari esker, enpresa eredugarria gara sektorean, bai punta-puntako teknologiagatik, bai antolakuntzagatik.