Novaltiako taldea

200 pertsona baino gehiago aritzen gara farmazeutikoen zerbitzura, eta sektorearen barnean esperientzia handia duen zuzendaritza-talde bat dugu buru.
 
 
 
 
Gure ilusio eta ahalegin guztia jartzen dugu zerbitzua hobetu eta egunetik egunera efizienteagoak izateko.
 
Diziplina ugaritan aditua den taldea da, bere baitan farmazeutikoak, kimikariak, ingeniariak, ekonomistak, kazetariak, informatikariak eta abokatuak biltzen dituena; denok zerbitzu berrien garapenean eta ezarpenean lan egiten dugu, I+G aplikatuz kudeaketa korporatiboko prozesu guzti-guztietan.